Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera

&mnsp;

ZER ESKAINTZEN DUGU

EBALUATU/ORIENTATU/ LAGUNDU/ BEHARRAK IDENTIFIKATU/ BALIABIDEAK ERRAZTU/ HEZI…

GIZARTE-LAGUNTZA

Banakako jarraipena egiten dugu eta gizarte-laguntza jarraia eskaintzen dugu. Hau guztia honakoan gauzatzen da.

  • Aldizkako laguntza behar duten pertsonen jarraipena honako helburuak lortzeko; sor daitezken gatazkak identifikatu eta bakardadea sor dezaketen beharrak zehaztu ( laneko arazoak edo arazo pertsonalak). Halaber, baztertze arriskua sahiesteko, pertsonarekin batera, beharrezkoak diren baliabide eta ekintzak martxan jarriko dira.
  • Pertsona eta bere sendiaren beharrei erantzuteko dauden laguntzen berri eman; dituzten aukerak ezagutu ditzaten eta euren bizitzaren protagonistak bihur daitezen.
  • Beste zerbitzu eta profesionalekin koordinazioa; esku-hartze programa komunak eratzeko, informazioa eta esperientziak trukatzeko eta arreta koordinatua eskaintzeko.

Horrez gain, honakoa eskaintzen dugu:

  • Gure kolektiboarentzat zailak diren zereginak gainbegiratu; ekonomia eta osasuna.
  • Eguneroko antolakuntza gaietan hezi pertsonak bere etxean bizitza independentea lortu dezan; erosketak, garbiketa, elikadura, etab.
  • Aisialdi aberatsa izan dezaten pertsonak motibatu.
  • Harreman pertsonalak garatu bizitza afektibo aberatsa izan dezaten.

AISIALDIA

Aisialdia esparru paregabea da gizarte harreman eta trebetasunak landu ahal izateko eta bakardadea sahiesteko.

Mugako adimena duten pertsonen aldarrikapenen artean aisialdiak ez du orain arte lehentasunik izan, baina aisialdiak berebiziko garrantzia du edozein pertsonaren bizitza kalitatean eta oinarrizko eskubidea dela ulertu behar dugu, hezkuntza eta osasuna bezalaxe.

Mugako adimena dugunok aisialdi aberatsa izateko zailtasunak izaten ditugu eta ez dugu aukera berdintasunik esaparru honetan.

Hori dela eta, Ortzadarretik honakoa lantzen dugu:

  • Mugako adimena duten pertsonen aisialdia sustatu.
  • Harremanak eta adiskidetasuna landu.
  • Pertsonaren gaitasunen arabera, aisialdia norberak kudeatu dezan lagundu.
  • Komunitateak eskaintzen dituen aisialdi baliabideak erabiltzen lagundu.
  • Programa aurrera eramaten ahalbidetzen duen giza baliabideak eskura jarri.
  • Oporretako programak martxan jarri.

ETXEBIZITZA

Ortzadarren etxebizitza zerbitzuaren helburua pertsona bakoitzaren autonomia eta gizarte integrazioa garatzen laguntzea da.

Ortzadarreko etxebizitzetan aldizkako laguntzak jasotzen ditugu, gure gaitasun eta zailtasunera egokituak. Halaber, honako esparruak lantzen ditugu; bizikidetza, etxeko antolaketa, baliabideen erabilpena, erabakiak hartzeko gaitasuna, erantzunkizunei aurre egin eta gatazken bitartekaritza gaitasunak.

Egun, Ortzadarrek Errenterian etxebizitza bat du eta beste bi Tolosan. Etxebizitza hauetan honako laguntza eskaintzen da:

  • Ingurune normalizatu batean bizitzeko aukera, etxeko kide guztien artean errespetua sustatuz.
  • Eguneroko ekintzatan, harremanetan eta antolakuntzan, laguntza.
  • Arauak betetzeko gaitasuna garatzeko laguntza.
  • Banakako arreta eta jarraipena.
  • Osasunaren kontrola eta jarraipena.
  • Laguntza psiko-soziala.

SENDIEI ZUZENDUTAKO ZERBITZUAK

Zerbitzu honen bitartez sendien behar eta kezkak identifikatzen ditugu eta honakoa lortzeko lan egiten dugu:

  • Sendiei baliabideak bereganatzen laguntzeko, euren seme edo alabaren ezaugarriak identifikatu ditzaten eta, ondorioz, euren beharrei hobeto erantzuteko ahalmena izan dezaten.
  • Sendiei zuzendutako baliabideak eskura jarri; Ortzadarrenak eta bestelako erakundeenak.
  • Sendien jarrera positiboa lortu eta euren seme/alaben garapenean rol aktiboa izan dezaten lan egin.
  • Banakako planetan familiaren parte-hartze zuzena lortu.
  • Guraso taldeak sustatu, esaterako, guraso eskolak edo gizarteratze tailerrak, horien bitartez esperientziak partekatu eta elkarri laguntzeko esparruak lortzeko.
  • Ortzadarren estrategiaren diseinuan sendien parte hartzea lortu.

DIAGNOSTIKO ETA ORIENTAZIOA

Elkartera gerturatzen diren pertsonak eta euren sendiak ebaluatzeaz gain, orientazioa ere eskaintzen diegu.

  • Mugako adimena duten pertsonen ebaluazioa eta gizarte diagnostikoa egiten dugu.
  • Laguntza eta orientazioa eskaintzen diegu erabiltzaileari eta bere sendiari, etorkizuna ondo bideratzeko eta pertsonari egokitutako erabaki egokiak hartzeko.
  • Gure zerbitzuak erabiltzen dituen pertsona bakoitzarentzako programa berezi eta pertsonalizatua gauzatzen dugu.

KOLABORA EZAZU GUREKIN

Informazio gehiagorako sakatu hemen